Gertakari edo aldi historiko bati buruz, historiografia historia kontatua da, historialariek jaso eta erakuten duten bezala, testuinguru baten baitan edta metodo historikoa baliatuz. Hori horrela, historiografia aski desberdinak…

Errituak (*erritoak), erritualak edo ohikuneak kultura batean burutzen diren ekintza egituratu, finko, errepikatu eta dramatizatuak dira, balio instrumental zuzenik gabe funtzio sinboliko eta adierazkorra dutenak. Terminoa sanskritozko rita hitzetik dator ("arauaren araberakoa, normala"). Erritu eta erritual terminoak askotan sinonimotzat hartzen badira ere, errituala errito batean zehar garatzen den ekintza espezifiko bakoitza da, errituak zeremonia edo praktika osoari erreferentzia egiten dion bitartean. Espazio eta denbora jakin batean gertatzen dira, eta haien esanahia eremu sakratuan kokatzen da, erritua osatzen duten ekintza soiletatik haratago. Ohikoa da errituetan objektu eta hitz bereziak erabiltzea, sinbolotzat hartzen direnak, errituko kontzeptu sakratu eta abstraktuek finkatu eta zehazteko. Errituek aurreko ezaugarri guztiak batera betetzen dituzte, eta horregatik bereizten dira beste ekintzetatik: adibidez, eguneroko dutxa ekintza egituratu, finko eta errepikatua da, baina ez da erritua, balio instrumentala duelako (gorputza garbitzea) eta dramatizatu egiten ez delako; ezkontza erlijiosoa, ordea, erritu bat da, dramatizatua (ezkongaien maitasuna goraipatu egiten da) eta balio praktikorik ez duen arren (ezkondutakoan, ezkontideek ez dute gehiago elkar maitatuko), guztiz adierazkorra da (ezkontideek euren batasuna azaltzen dute jendartean).
Hainbat motako errituak bereizten dira:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.