Erresumaren Funtsezko Legeak


KategoriakHistoria

Erresumaren Funtsezko Legeak (Leyes Fundamentales del Reino) erregimen frankistaren oinarriak eta funtzionamendua arautzen zuten lege garrantzitsuenak dira, nolabait esateko erregimen frankistaren konstituzioa osatzen eta erregimen frankistak garatu zuen demokrazia organikoa garatzen zutenak, finean demokrazia alegiazko edo faltsua zena. Multzo horretan sartu ziren, Lanaren Forua (Fuero del Trabajo), lan arloari buruz, Gorteen Lege Osagarria (Ley Constitutiva de las Cortes), Gorteen funtzionamenduari buruz, Espainiarren Forua (Fuero de los Españoles), espainiar herritarren eskubide eta obligazioei buruz, Erreferedum Nazionalaren Legea (Ley del Referéndum Nacional), erreferendumak noiz eta nola egin arautzen zuena, Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotza Legea (Ley de Sucesión en la Jefatura del Estado), Francori bere ondorengoa izendatzeko ahalmena ematen ziona, Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea (Ley de Principios del Movimiento Nacional), erregimenaren izaera juridikoa osatzen zuena, Estatuaren Lege Organikoa (Ley Orgánica del Estado), estatu frankistaren eraketari buruz, azkenean Franco hil eta gero, estatu frankista iraunaraztea bilatzen zuena, eta Erreforma Politikorako Legea (Ley para la Reforma Política), frankismoa bukatutzat emateko Gorte demokratiko berriak eratu zituena 1976 urtean, Espainiako trantsizio politikoari bidea zabaltzeko.

Ikus, gainera

275 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.