Errenta aldakorreko aktiboak, errenta aldakorreko tituluak edo besterik gabe errenta aldakorra, aurretik ezagutzen ez diren errendimenduak izango dituzten finantza aktiboak edo finantza tituluak dira. Horren aurkakoak errenta finkoko aktiboak dira, errendimendu jakin eta ziurrak dituztenak. Aurkako kontzeptua errenta finkoa da. Errenta aldakorreko aktibo ohikoenak akzioak dira, aurrez ezagutzen ez direlako haiei ateratzen zaizkien errendimenduak, burtsan erosi eta saltzeagatik, haietatik eratortzen diren produktu deribatuetatik, zein dibidenduengatik. Orokorrean errenta aldakorreko aktiboek arrisku handiagoa dute errenta finkokoek baino, hau da, errendimendu eta errentagarritasunak aldakorragoak izaten dira errenta finkoko aktiboetan baino, irabazi handiagoak eta txikiagoak eta baita galerak ere izan ditzaketelako.
Hiztegia: ingelesez, activos de renta variable; ingelesez, equity securities.
Loturiko artikuluak
Errenta-politikaErrenta-politika gobernuek aurrera eramaten duten politika ekonomiko mota bat da, familia eta beste agente ekonomikoen errentaren banaketan eskuhartzea helburu duena. Horretarako dituen tresnen artean daude subentzioak, zerga-desgrabazioak eta…
Errenta erabilgarriaFamiliei dagokienean, errenta erabilgarria familiek kontsumitu edo aurrezteko erabil dezaketen errentaren zatia da, errenta totalari zergak eta gizarte segurantzako kotizazioak kenduz eta jasotako transferentziak gehituz. Maila makroekonomikoan berriz,…
Errenta finkoaErrenta finkoa edo errenta finkoko aktiboak errentagarritasun finkoa, aldez aurretik ezarritako epemuga jakinetan interes eta itzulketa jakinekin, ematen duten finantza-aktiboak izendatzeko erabiltzen den esamoldea da. Aurkako kontzeptua errenta aldakorra…