Erreketeak (gaztelaniaz, los Requetés) tropa paramilitar edo miliziano karlistak ziren, Bigarren Errepublikan sortutakoak eta Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde egin eta borrokaldi batzuetan nabarmendu zirenak, bereziki Hego Euskal Herrian. Erreketea (gaztelaniaz, el Requeté), singularrean, tropa guztiak biltzen zituen erakundea zen. Jainkoa, Aberria eta Erregea lelo karlistapean eta txapel gorri tradizionala jantzirik, guztira 60.000 gudari inguru bildu ziren 67 errekete-tertzio izeneko unitate militarretan. Espainia osoko boluntarioekin osatu ziren tertzio karlistak, baina errekete-tertzio gehien Nafarroan, Araban, Aragoin eta Gaztelan eratu ziren, gehenbat tradizionalistak ziren eremuetan hain zuzen. Gehienak nekazariak ziren, klase apalekoak, haien artean goi mailako familia tradizionalen gazteak ere nabarmentzen baziren ere. Karlismoaren ideologiarekin guztiz konprometituak, monarkikoak ziren eta oso erlijiosoak, eta beraz printzipioz gerora nagusituko zen frankismoarekin ez oso konprometituak. Horren jakitun, 1937 urtean Francisco Francok dekretu bidez integratu zituen Erreketeak Falange Española talde faxistaren baitan, gorabeherekin bada ere. Francisco Francok Juan Carlos I.a haren ondorengo izendatuta, buruzagi karlistak horren aurka azaldu ziren jarrerak frankismoaren eta karlismoaren arteko haustura ekarri zuen azkenean.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
MilizianoakMilizianoak milizia izeneko talde baten baitan borrokatzen duten gudari edo tropa paramilitarrak dira, armada konbentzional baten diziplinatik at, arrazoi politiko edo erlijiosoengatik edo, mertzenarioen kasuan, ordainsari baten trukean.…