Datu-base batean, erregistroa entitate edo informazioa jaso nahi den elementuari buruzko datu-multzoa da, eremu batzuek osatzen dutena. Adibidez, datu-base batean ikasleen adina, sexua, ikasturtea eta kalifikazioa (eremuak) jasotzen badira, erregistroa ikasle jakin bati buruz jasotzen diren eremu horien multzoa da. Orokorrean, datu-baseak sarrera biko taula moduan irudikatzen badira, erregistroak errenkada moduan agertzen dira.
Loturiko artikuluak
Datu-arazketaDatu-arazketa, datu-garbiketa edo datu-depurazioa datu-multzo batean egon daitezkeen akatsak zuzendu eta, zuzendu ezin diren kasuetan, ezabatzeko prozesua da. Akatsez gainera, datu-arazketak bikoiztasun edo errepikapenak ezabatu eta osatu gabeko…
Datu bigunakDatu bigunak elkarrizketa, testigantza, jarrera-inkesta edo izaera subjektibo nabarmena duen lehen mailako iturrien bidez jasotako datuak eta informazioak dira, eta, beraz, zuzeneko behaketaren bidez bildutako datuen fidagarritasuna ez…
Sarrera biko taulaSarrera biko taula edo sarrera bikoitzeko taula bi sarrera, balio edo datuei dagokien emaitza azaltzen duen taula bat da. Sarrerak lehenengo zutabean eta errenkadan bilatuz, haiei dagokien ebaki…