Argazkilaritzan, eremu-sakonera argazkian enfokatuta eta beraz argi eta garbi ikusten diren espazioko puntuen tartea da. Argazkiaren konposizioa egiteko oinarrizko faktorea da: argazkian erakusten den guztiaren ikuspegi zabal eta…

Eremu semantikoa sema nuklear edo zentrala partekatzen duen hitz-multzo bat da, elkarren artean bigarren mailako esanahi batez bereizten direnak. Adibidez, "mailua", "bihurkina", "zerra"... hitzak eremu semantiko berekoak dira, denek "erreminta" esanahiaren sema nagusia partekatuta, erremintaren funtzio zehatza adierazten duen bigarren mailako esanahi sekundarioagatik bereizten baitira. Eremu semantikoak itxiak izan daitezke (adibidez, zazpi astegunak, astelehenetik igandera) edo irekiak (eremura hitz berriak sartu daitezkeenean, adibidez planetak, pnatea berriak aurkitu eta izendatu baitaitezke). Beste alde batetik, hiperonimoa sema zentrala izendatzen duen hitza da ("erreminta"), eta hipernonimo horren barnean biltzen diren hitzak horren hiponimoak dira (adibidez, mailu, bihurkin eta zerra erreminta hitzaren hiponimoak dira). Eremu semantiko bereko hitzen ezaugarria ere bada gramatika-kategoria berekoak izatea, hala nola izena, adjektiboa edo aditza.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, semantic field; gaztelaniaz, campo semántico.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.