Pedagogia-eredua, eredu pedagogikoa, modelo pedagogikoa hezkuntza eredua garatzeko printzipio pedagogikoak ezartzen dituen marko teorikoa da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratu, curriculuma diseinatu, aplikatu eta ebaluatu eta didaktika garatuko duena. Besteak beste, honako hauek dira pedagogia-eredu nagusiak: eredu tradizionala, eredu konduktista, eredu konstruktibista, eredu erromantikoa eta eredu kognitibista. Eredu pedagogikoak metodo pedagogikoak garatuz jartzen dira praktikan.
Loturiko artikuluak
Pedagogia kritikoaPedagogia kritikoa hezkuntza arloko paradigma, teoria, proposamen eta praktika berritzaileen multzoa da. Horren bidez, hezkuntza-eredu konbentzionalak gainditu nahi dira, haurraren garapen integral, aske eta orekatua lortzeko, kultura sozial…
Pedagogikoa (kualitatea)Hezkuntza-metodo edo praktika didaktiko bat pedagogikoa dela esaten da, hezkuntzarako bereziki baliagarria denean, ikasleak erraz ulertu, barneratu eta praktikan jartzeko modukoa. Ikus, gainera Pedagogia (definizioa)
Hezkuntza ereduakAgian hizkuntza-ereduak Euskadiko hezkuntza-sisteman bilatzen ari zinen. Hezkuntza-eredua ikasle, ikastetxe edo ikastetxe-sare bateko hezkuntza prozesua funtsatu eta bideratu egiten duten balio, oinarri eta ardatz filosofiko, antropologiko eta politikoen…