Erantzukidetasuna (batzuetan, era okerrean, erantzunkidetasuna ere deitua) talde baten baitan sortzen diren ardurak partekatzea da. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruz, etxeko lanak eta ardurak (etxeko antolaketa, garbiketa, haurren zaintza eta hezkuntza, pertsona dependenteen zaintza) etxekoen artean orekaz banatzea da, bereziki lan horiek behar duten denbora gizon eta emakumeen artean modu bidezkoan banatzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, corresponsabilidad.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…