Eraikuntza soziala


KategoriakSoziologia

Eraikuntza soziala errealitate bat eratzeko dugun modua da, errealitate horren ezaguera indibidualetik eta beraz subjektibotik errealitate sozial eta  beraz objektiboa izatera heldu arte. Prozesu horren bukaeran sortzen den errealitate kolektiboari ere deitzen zaio eraikuntza soziala. Errealitatearen eraikuntza soziala burutzeko oinarrizko tresna hizkuntza da (mahaia mahai bat dela jakiteko, ados jarri behar dugu "horri" mahai deitzen zaiola), baina kontzeptu konplexuagoetan, kulturarekin edo ideologiarekin lotutakoetan, legitimizazioa eta instituzionalizazioa, maiz boterea bitartekoa izanik,  ere baliatzen dira.

Maiz zerbait eraikuntza sozial bat dela esatean, gutxiesgarri moduan erabiltzen da, eraikuntza sozial konkretu bat benetan erreala edo egiazkoa dela ukatuz. Adibidez, generoa eraikuntza soziala baieztatzen da feminismotik bereziki eta heterosexualitatea eraikuntza soziala dela esaten dute homosexualitata aldarrikatzen dutenek; baina egia esan, eraikuntza soziala baino egiazkoagorik ez dago, errealitate oro sozialki eraikitzen delako. Dena da finean eraikuntza soziala.

Eraikuntza sozialaren kontzeptua garatzen duen eskola soziologikoari konstrukzionismo soziala deitu zaio.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, social construct, social construction; gaztelaniaz, construcción social, constructo social.

244 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.