Epidikto, genero epidiktikoa edo diskurtso epidiktikoa bereziki norbaiten alabantza edo gaitzespen egiten duen erretorikaren adarra da. Aristotelesek erretorikan bereizi zituen hiru generoetako bat, egiaren bilaketa helburu duen genero deliberatzailarekin eta epaile batek epaitu behar dituen iraganeko gertaerei buruzko genero judizialarekin batera. Genero judizialarekin alderatuta, genero epidiktikoa egungo gertarei buruzko diskurtsoa da, moralki ona eta txarra dena garatzen duena, arestian esan bezala gehienetan norbait laudatuz edo gaitzetsiz garatzen dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, epidicto, género epidíctico.
Loturiko artikuluak
Genero dramatikoaGenero dramatikoa bereziki antzerki eta zinemara zuzendutako literatura generoa da, bizitzaren gorabeherak, bereziki gatazkak, krisiak eta erronkak garatzen dituena. Genero dramatikoaren lanak sortzen dituen idazlea eta antzezpena zuzentzen…
Genero gramatikalaGenero gramatikala hitz bakoitza kategoria maskulino, femenino edo neutro bati dagokion ezartzen duen kategoria morfologikoa da, gehienetan morfema bati loturik agertzen dena (adibidez, gaztelaniaz, blanco edo blanca), eta…
Genero epidiktikoaGenero epidiktikoa edo genero erakuslea (latinez, genus demostrativum) erretorika klasikoaren hiru generoetako bat da, Anaximenes Lampsakokoak egindako sailkapenaren arabera, genero judizialarekin eta politikoarekin batera. Iraganeko gertakari eta pertsonaiei buruzkoa da,…