Enpresaritza edo enpresaburutza enpresariek eta enpresako zuzendaritza eta administrazio karguek garatzen duten jarduera izendatzeko erabili ohi den terminoa. Enpresaren kudeaketa eta administrazioari buruzko jakintza arloa izendatzeko ere erabili izan da, eta baita ere horren inguruko ikasketei izena emateko ere.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresariales (estudios).
Loturiko artikuluak
Enpresa-sehaskaEnpresa-sehaska startup eta antzeko enpresa-ekimenak, hasi berriak, txikiak eta hazteko potentzial handiarekin, bildu eta garatzen laguntzen duten erakundeak dira, maiz enpresa moduan antolaturik baita ere, enpresa haientzako aholkularitza…
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
Enpresa subsidiarioakEnpresa subsidiarioak enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haietan dituen kapital-partaidetzen bitartez, baina autonomia eta independentzia dutenak kudeaketa mailan, enpresa filialetan ez bezala.