Agian kulturalizazioa produktu batean bertako kultura-elementuak txertatze gisa bilatzen ari zinen.
Agian inkulturazioa bere adiera erlijiosoan bilatzen ari zinen.
Enkulturazioa edo endokulturazioa, batzuetan inkulturazioa eta kulturalizazioa ere deitua, gizabanako batek bere gizarte edo taldeko kultura bereganatzeko prozesua da, hizkuntza, balioak, sinesmenak eta bestelako elementu kulturalak eskuratuz, familiaren baitan, eskolan edo beste erakunde sozialetan gertatzen dena, kultur transmisioko mekanismoen bitartez. Sozializazioarekin loturiko kontzeptua da, baina ez da harekin nahastu behar: sozializazioa, gizarte talde batean integratzea, enkulturazioaren bitartez gertatzen da, baina bestelako prozesu psikosoziologikoen bitartez ere gertatzen da.
Ikus, gainera
- Akulturazioa, beste kultura bateko elementuak bereganatzeko prozesua.
Loturiko artikuluak
Kultura-balioakKultura-balioak kultura baten elementuak dira, hala nola sinesmenak, ohiturak, balio moralak eta izaera material generikoko elementuak (kultura bateko tresna bereziak, adibidez) eta elementu zehatzak (eraikuntzak, artelanak...), beste kultura…
Inkulturazioa (erlijioa)Agian, inkulturazioa bere adiera antropologiko eta soziologikoan bilatzen ari zinen. Erlijioan, inkulturazioa konfesio erlijioso batek bere mezua beste gizarte eta kulturetara zabaltzean erakusten duen irekiera da, bertako kulturako…
KulturalizazioaAgian enkulturazioari buruz bilatzen ari zinen. Kulturalizazioa produktu batean hura zuzentzen den gizatalde eta gizarteko kulturara egokitzeko prozesua eta horren emaitza da, bertako kulturaren elementuak txertatuz edota haiek…