Erdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren eta haiei ordainarazitako alokairu edo errenta baten trukean, lurraldea jabetza monarkaren esku geratzen bazen ere. Enkomiendako buruzagitza hartzen zuen pertsona horri komendadore zeritzon. Enkomiendaren helburua Iberiar Penintsula menderatzen zuten musulmanen aurkako Errekonkistan irabazitako lurraldeak erresumaren esku jarri eta etekinak sortzea izan zen. XVI. mendetik aurrera, enkomiendaren erregimen politiko-ekonomikoa Espainiako Erresumak Ameriketan konkistatutako lurraldeetan ere ezarri zen, bertako indigenak komendadorearen eta beraz bide batez Espainiako Erresumaren mendean jarri, esklabotzaren antzeko estatus baten bitartez, indigenak haientzat lan egiterak behartuz eta tributuak ordainaraziz.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Pertsona fisikoak eta pertsona juridikoakZuzenbidean, zentzu hertsian pertsona guztiak dira pertsona juridikoak, eskubide eta obligazioak dituzten heinean. Hala ere, ohikoa da pertsona fisikoen eta juridikoen arteko bereizketa. Hala, pertsona fisikoak eskubideak eta…