Emergentziaren teoriaren arabera, sistema konplexuek (organismo bizidunak, adibidez) haien osagai eta ataletatik erator ezin daitezkeen propietateak dituzte, propietate emergenteak alegia, soilik ikuspuntu global, sistemiko edo holista batetik azal daitezkeenak. Beraz, osotasun bat haien elementuen arteko kausalitate erlazio eta oinarrizko propietateetatik aztertzen duten ikuspuntu mekanizisten aurkakoa da, erredukzionistak direla argudiatuz. Maiz aipatzen den emergentziazko fenomenoa gogamena da, bereziki kontzientziari dagokionean, horren existentzia (balizkoa, egia esan) ezin izan baita oraindik azaldu barneko prozesu fisikokimiko eta biologiko soilen bitartez (ikus, hutsune azaltzailea). Emergentziaren teoria kontuan hartu duen paradigma epistemologikoa organizismoa izan da, biologian hain zuzen.
Loturiko artikuluak
-
Hutsune azaltzaileaHutsune azaltzailea Joseph Levine filosofoak (1952- ) 1983 urtean asmaturiko esamoldea da, teoria fisikalista eta materialistek gogamenaren egoerak (mina, maitasuna, ...) deskribatzeko, bereziki horren ezaugarri kualtitatiboak (hots, gizakiak…
SistemakSistema elkarrekin erlazionatutako objektu-multzo bat da (ikus, gainera, sistema, Gizapediako hiztegian). Kontzeptu generiko bat da, jakintza-arlo anitzetan erabiltzen dena; adibidez, sistema ekonomikoak, sistema planetarioak eta sistema biologikoak (organismoak)…