Emakumearen kosifikazioa emakumea objektu edo gauza huts gisa hartzen duen jarrera eta jokabide matxista da, indibiduala nahiz kolektiboa, emakumearen pertsona baztertu eta haren gorputzari baino erreparatzen ez diona, gehienetan gorputz hori objektu sexualtzat hartuz. Jarrera eta jokabide hori hainbat modutara islatzen da: maila indibidualean, emakume baten aurrean haren atal sexualei begiratuz, emakumeekiko harremanak sexu-harremanak izateko helburuarekin planteatzea; eta maila kolektiboan emakumearen irudikapen sexualizatuak piublizitatean eta beste ekoizpen kulturaletan, eta gizonen arteko elkarrizketetan "hau neska katxarroa" ("que tía más buena", gaztelaniaz) eta antzeko esamoldeak erabiltzea. Maiz, emakumeak rol hori hartu eta aurokosifikatu egiten dira, bere irudia hipersexualizatuz eta gizonen jarrera matxistak bereganatuz; ildo horretatik, iritzi desberdinak daude emakume seuxalizatu horiei buruz: batzuen arabera ahalduntzearen erakusgarria lizatekeen arren, sexualki gizonei aurrea hartuz eta bikotekidea aukeratzeko ahalmena gehituz, beste batzuen arabera ahalduntze faltsua da, orokorrean emakumearen kosifikazioa areagotu baino egiten ez duena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…