Emaitzen aplikazioa aurreko ekitaldi ekonomikoaren bukaeran kalkulatu den ekitaldiko emaitza likidatu eta horri dagokion kontua ixtea da. Aplikazio hau garatzeko hainbat aukera zabaltzen dira legean, hala nola aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak konpentsatzea, erreserbak handitzea, dibidenduak banatzea edo gerakin gisa uztea, hurrengo ekitaldian likidatu beharko dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aplicación de resultados.
Loturiko artikuluak
Fondoen jatorria eta aplikazioaFondoen jatorria eta aplikazioa edo funtsen jatorria eta aplikazioa bi une ezberdinetan enpresa batean izandako ondare-masen aldaketak jasotzen dituen kontabilitate-egoera edo agiria da, enpresaren jardueran sortutako baliabideen jatorria eta…
Ekitaldi ekonomikoa eta ekitaldi kontableaEkitaldi ekonomikoa enpresaren helburu ekonomikoak garatu, burutu eta kontrolatzeko ezartzen den epea da. Ekitaldi kontablea edo kontabilitate-ekitaldia berriz, ondoz ondoko balantzeen artean dagoen denbora da, non enpresaren jarduera…
Ekitaldiko emaitzaEkitaldiko emaitza edo epealdiko emaitza enpresa batek ekitaldi ekonomiko batean lortu dituen galdu-irabazien azken zenbateko totala, ustiapeneko emaitza eta finantza-emaitza gehituta. Ekitaldiko emaitzaren sorrera eta kalkulua emaitza edo…