Greziar mitologian, Elektra Agamenon eta Klitemnestraren alaba da. Agamenon Troiatik itzuli zenean, Klitemnestrak eta bere maitale Egistok Agamenon hil zuten, Troiatik sari moduan ekarritako Kasandrarekin eta harekin izandako haurrekin batera. Elektra eta honen anaia Orestes salbu geratu ziren hilketaren ondoren. Urteak igarota, Elektrak eta Orestek aitaren hilketagatik mendekua hartu eta ama Klitemnestra eta horren maitale Egisto hil zituzten, kondairaren arabera.
Elektraren kondaira oinarritzat harturik, Sofoklesek eta Euripidesek Elektra izenburuko antzerki bana idatzi zuten, egun klasikotzat jotzen direnak.
Beste alde batetik, kondairan oinarrituta, psikoanalisian Elektraren konplexua izenekoa aztertu da, Ediporen konplexuaren parekoa, emakumeek haurtzaro txikian aitarenganako duten atxikimendua eta horrek amarekin duen harreman gatazkatsua izendatzeko.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Edipo konplexuaEdipo konplexua psikoanalisiaren teorian haurrek euren aldi falikoan, 3-6 urte bitartean, aurkako sexuko gurasoarengana sentitzen duten desioa da, kastrazio-konplexuaren bitartez burutzean, latentzia-aldia zabaldu egiten duena. Latentzia-aldia igarota, Edipo…