Ekonomia itxiak beste herriadeekin harreman ekonomikoak ez dituzten herrialdeak dira, inportatu eta esportatu gutxi edo bat ere ez egiten dutenak, eta beraz autarkikoak eta autosufiziente direnak. Ekonomia itxien adibide garbi eta sinpleena Robinson Crusoeren uhartea da, non Robinson Crusoe bakarrik bizi zen, eta ekoizten zuen guztia kontsumitzen zuen. Ekonomia irekiak berriz, nazioarteko merkataritzara zabalik dauden horiek dira. Egia esan, dikotomia hori ez da guztiz erreala, praktikan irekiera maila desberdinak dituzten herrialdeak daudelako: nazioarteko merkataritzak Barne Produktu Gordinean zenbat eta pisu handiagoa izan, ekonomiaren irekitasuna orduan eta handiagoa dela esango dugu. Globalizazioaren abiapuntu eta ondorio nagusietako bat munduko herrialde gehienen ekonomiaren irekiera areagotzea izan da.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…