Ekonomia-eredu lineala, ekonomia linealaren eredua, ekonomia linealeko eredua, eredu ekonomiko lineala edo, besterik gabe, ekonomia lineala ekoizpen-eredu bat da, non lehengaiak erauztetik abiatuta, haiek eraldatu egiten diren, beste ekoizpen-prozesu batzuetan erabili edo azken kontsumorako. Edonola ere, prozesu horrek hondakinak sortzen ditu beti, bai produkzio-fasean, bai azken kontsumo-fasean, eta horiek birziklatu edo isuri egiten dira. Lehenago edo beranduago, hondakinak metatu eta materialak galdu egiten dira, kutsadura eta baliabideen agorpena sorraraziz.
Ekonomia lineala industria iraultzatik sortutako kontsumo eta industria-gizartearen eredu nagusia izan da. Hasiera eta amaiera dituen prozesuaren izaera lineal hori ekonomia zirkularraren ereduari kontrajartzen zaio; eredu horretan, prozesu ekonomikoaren intsumo edo sarrera guztiak eraldatuz joaten dira, eta, ondoren, ingurumenera itzultzen dira, modu batera edo bestera, kalterik sortu gabe. Horrela, eredu lineala, stock edo inbentario mugatu batetik ateratzen diren lehengaiak kontsumituz eta metatzen diren hondakinak sortuz, epe luzera bideraezina da Lurreko baliabideen stock finituagatik, eta kolokan jartzen du gizarteen jasangarritasuna.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…