Ekipo informatikoa ataza informatikoak burutzeko modu bateratuan eta integratuan erabiltzen diren hardware edo gailu fisikoen multzoa da. Gehienetan konputagailu bat edo batzuk barnehartzen ditu (zentzu zabalean, tabletak, telefono adimentsuak eta abar barneratuz), periferiko multzo bat ekin batera (teklatuak, saguak, pantailak, biltegiratze-unitateak eta inprimagaiuak. Ekipo informatikoa (hardware osoak, alegia) eta datuen prozesamendurako beharrezkoa den aplikazio eta programa informatikoen multzoak (softwareak, alegia) sistema informatiko izenekoa osatzen dute.
Loturiko artikuluak
Biltegiratze-unitateakBiltegiratze-unitateak edo biltegiratzeko unitateak datuak digitalki gorde eta haiek eskuratzeko erabiltzen diren gailu informatikoak dira. Bi motako biltegiratze-unitateak bereizten dira: lehen mailakoak, barne memoria ere deitua, CPU edo…
Gailu periferikoakInformatikan, gailu periferikoak edo, besterik gabe, periferikoak, ordenagailuaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa burutzeko erabiltzen diren gailu fisikoak dira. Gailu periferikoen artean ditugu sarrera-periferikoak, ordenagailura informazioa bideratzeko erabiltzen direnak,…
OrdenagailuaOrdenagailua edo konputagailua informazioa prozesatzen duen aparatua da, informazioa hori sarrera-gailu batzuetatik jasoz eta software edo burutu beharreko aginduak zehazten dituen programa informatiko baten bitartez prozesatu ondoren, emaitzak…