Ekialde Hurbila


KategoriakGeografia

Ekialde Hurbila, batzuetan Ekialde Ertaina ere deitua, Asia, Afrika eta Europa bat egiten duten eskualdea da. Bere eremu zehatza lausoa da; definizio murritz edo hertsi baten arabera, Egipto, Israel, Palestina Libano, Siria, Jordania, Irak eta Turkia biltzen ditu; definizio zabalago baten arabera, berriz, Saudi Arabia, Bahrein, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Kuwait, Qatar, Oman, Yemen eta Txipre biltzen ditu.

Ekialde Hurbila lehenengo zibilizazio eta erljio monoteisten kokalekua izan da historikoki, eta hainbat kulturetako bidegurutzea (ikus, gianera, Mesopotamia eta Ilgora Emankorra). Egun, munduan petrolio ekoizpen eta erreserba handienak dituen eskualdea. Hori guztia dela eta, garrantzi geopolitiko handiko eskualdea da, gatazka ugariren ituruburua; hain zuzen ere, Ekialde Hurbileko gatazka  munduan indarrean dagoen aspaldiko gatazka larrienetakoa da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Near East; frantsesez, Proche Orient; gaztelaniaz, Oriente Próximo.

Ikus, gainera

 

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.