Erakunde batean, antolakuntza funtzionala, organigrama funtzionala edo egitura funtzionala dagoela esaten da, bere atalak eta sailak erakundean burutzen diren jarduera eta lan mota desberdinen arabera banatu eta berezitu edo espezializatu egiten direnean (adibidez, enpresa batean, I+G, merkataritza, administrazioa, fabrikazioa, ...). Koordinazioa atal eta sail horien arduradunek egiten dute, zuzendari nagusi baten ekimenez. Abantaila gisa, antolakuntza argia da, ardurak eta zereginak ongi bereizten dituena, teknikoki eraginkorra, baina aldi berean sailak isolatu eta mugikortasuna eta elkarlana eragotzi egiten ditu. Ohikoa da antolakuntza horietan, erakundearen helburuak baztertu eta sail bakoitzak bere helburu propioei jarraitzea. Hala ere, maizenik erabiltzen den antolakuntza da, eta presentzia erabatekoa du gobernu eta administrazioan (ministerioen arabera banatuak).
Loturiko artikuluak
AntolakuntzaAntolakuntza edo antolaketa konplexutasun handiko erakunde eta egitura sozialetan, baliabideak arteko koordinazioa ezarri, gauzatu eta kontrolatu egiten dituen jarduera da, haien funtzioak eta hierarkiak zehaztuz. Antolakuntza beharrezkoa da…
Erakundea (definizioa)Erakundeak helburu jakinekin elkartutako pertsonek osatzen duten talde antolatuak dira. Definizio horri jarraiki erakundeak dira enpresak (mozkinak lortzeko helburuarekin eratuak), ikastetxeak, ospitaleak, alderdi politikoak eta gobernuz kanpoko erakundeak…
Mugikortasun funtzionalaMugikortasun funtzionala enpresak bere langileen kotratuetan ezarritako maila profesional eta esleitutako zereginak aldatzeko aukera eta ahalmena da, legeak jasotakoaren arabera. Bi motako mugikortasun funtzionalak jasotzen dira: mugikortasun horizontala,…