Platonen filosofian, egia ideien atributua da, eta inola ere ez, mundu sentikorreko gauzetan dagoena, mundu sentikorrak ilusioa baino sortzen ez duelako gugan. Egia ideien munduan dago, beraz, ideien baitan, eta ideia horien egia sortu eta gidatu egiten duen printzipioa Ongiaren ideia da, beste ideia guztien gainetik nagusitzen dena.
Loturiko artikuluak
Ongia (Platon)Platonen ideien teorian, ideia guztiak antolaturik eta mailakaturik daude, zuhaitz bateko enborretik zabaltzen diren adarrak eta hostoak bezalaxe; adibidez, astoaren ideiaren gainetik animaliaren ideia orokorragoa litzateke, eta animaliaren…
Egia logikoaEgia logikoa kasu guztietan egia-balioa hartzen duen proposizio bat da, zehazkiago, hura osatzen duten premisen egia-balio guztientzat. Adibide argi bat "p edo ez p" izango litzateke; izan ere,…
egia da latz eta garratzGustukoa ez den arren, egia onartu behar dela adierazteko. Aldaerak egia da latz eta garratz, eta mergatz