Ebaluazio psikopedagogikoa ikasle bakoitzaren ikaskuntza problematikaren azterketa sistematiko sakona da, bere garapenean eta ikaskuntza sor dakizkiokeen arazoak atzeman, aurreikusi eta gainditzea helburu duena. Bereziki hezkuntza behar bereziak, gaitasun handiak edo arazo sozial eta familiarrak daudenean gomendatzen da. Haurrari nahiz gertukoei egiten zaizkien zuzeneko behaketa, elkarrizketa eta galdetegien bitartez garatzen da orokorrean, faktore indibidualak eta sozialak barnehartzen ditu, eta haietan haurraren nortasunari, gaitasunei eta oztopo pertsonalei buruzko informazioa jasotzen da, ondoren beharrezko interbentzioak zehazteko, hala nola ikastetxe mota egokiena, kurrikulumerako adaptazioak, haurrari eskaini beharrkeo baliabide bereziak eta hezkuntza-orientazio orokorra.
Loturiko artikuluak
Ebaluazio globala eta ebaluazio partzialaHezkuntzan, ebaluazio globala ikaslearen ikaskuntza prozesuan alderdi guztiak aintzat hartzen dituen ebaluazioa da, modu holistiko edo bateratuan. Zehatzago, hezkuntzako konpetentzia guztiak bateraturik kontuan hartzen ditu, haiei buruzko helburu…
Ebaluazio integratzaileaHezkuntzan, ebaluazio integratzailea ikasleak irakasgai edo jakintza-arlo guztietan batera garatutako konpetentziei eta lortutako emaitza eta helburuei erreparatzen diena da, hutsune edo gabezia puntualak zehaztuz, haietarako zuzenketa-neurriak proposatuz, baina…
Ebaluazio idiografikoa (pertsonalizatua, idiosinkratikoa)Ebaluazio idiografikoa, ebaluazio pertsonalizatua edo ebaluazio idiosinkratikoa ikaslearen gaitasun eta bestelako zirkunstantzia pertsonaletatik abiaturik, ikaskuntza prozesuan emaitza estandarrak baino, jarrerak, ahaleginak eta ikaskuntzaren aurrerapena kontuan hartzen dituen ebaluazio…