Dualismo kartesiarra edo kartesiar dualismoa René Descartesen teoria antropologikoa da, gizakiari buruzkoa alegia, zeinaren arabera gizakiarengan gorputza eta gogamena edo arima entitate (edo substantzia, haren hitzetan) bereizi edo desberdinak diren, bakoitza existentzia independentearekin (ikus, gainera, dualismo antropologikoa). Kartesianismoaren teoria funtsezkoenetakoa da. Descartesentzat arima edo gogamenak pentsatzeko gaitasuna ematen digu, ez da espazioan kokatzen eta erabat askea da. Gorputza, berriz, espaizoan kokatzen da, ez du pentsatzeko gaitasunik eta mugimenduaren legeen mendean dago.
Entitate bereiziak izan arren, Descartsentzat gorputza eta gogamena loturik agertzen dira gizakiarengan, elkarrekiko interakzioa dute; zehazkiago, Descartesen arabera guruin pineala arimaren edo gogamenaren egoitza litzateke, eta hortik komunikatzen da gorputzarekin.
Loturiko artikuluak
Dualismo antropologikoaDualismo antropologikoa gizakia bi entitatez, gorputzaz eta arima edo gogamenaz, osaturik dagoela baieztatzen duen pentsamendu filosofikoa da. Pentsamendu honen inguruko teoria antropologikoa, gizakiari buruzkoa alegia, osatu duten filosofo…
EpifenomenoakEpifenomenoak beste fenomeno baten ondorioz gertatzen diren ondoriozko fenomenoak dira, aldi berean beste fenomeno batzuen gainean eraginik edo kausalitatezko indarrik ez dutenak. Bereziki, kontzientziaren inguruko kontzeptuekin lotzen da…
Substantziak (Descartes)Kartesianismoan (Descartesen filosofian, alegia), substantziak edo sustantziak existentzia konkretu eta independenterako beste ezeren beharrik ez duten entitate edo gauzak dira. Zalantza metodikotik abiaturik, tabula rasa eginez, metodo kartesiarrak…