Platonen dualismo epistemologikoak ezagutzan bi maila (eta hortik dualismo hitza) daudela ezartzen du: doxa edo iritzia alde batetik, eta episteme edo zientzia bestetik, zientzia iritziaren gainetik dagoen ezagutza modua izanik. Dualismo epistemologikoa Platonen dualismo ontologikoarekin loturik dago gainera: doxa edo iritzia mundu sentikorrari buruzko ezagutza, eta zientzia ideien munduari buruzkoa, eta beraz perfekto, akatsik eta errorerik gabea, erreala den bakarra duelako gaitzat: ideien mundua, hain zuzen. Hala ere, doxa bigarren maila batean jarri arren, Platonek zientziara heltzeko funtzio garrantzitsua aitortzen dio iritziari: anamnesiaren bitartez, zentzumenetatik jasotzen diren pertzepzioen multzotik, iritzitik alegia, ideiak gogoratu eta horiei buruzko ezagutza lortuko du.
Loturiko artikuluak
Idiografia eta idiografikoaIdiografia bereziki gizarte zientzietako ikuspegi epistemologikoa da, non entitate partikularren ezaugarriak bilatzen diren (zientzia nomotetikoetan ez bezala, non lege orokorrak bilatzen diren) eta beraz kontingentea dena (izan daitekeena…
Zientzia aktuarialaZientzia aktuariala matematika, estatistika eta probabilitatearen teoria kontingentziak eta arriskuak modelizatu eta aztertzeko, hala nola istripuak, pertsonen heriotzak. Aseguru eta finantzetan erabiltzen dira bereziki, adibidez pentsioen kalkuluan, non…
Zientzia postnormalaZientzia postnormala garrantzi eta arrisku handiko erabaki politiko eta ekonomikoak azkar eta aldi berean modu arrazional eta egokian hartzeko garatu beharreko ikuspegia eta metodologia da. 1990eko hamarkadan abiarazitako…