Psikometrian eta testen eraketan, distraigarriak item edo galdera bakoitzean txertatzen diren aukera okerrak dira, ebaluatzen den gaiari buruz ez dakiten subjektuen erantzunak erakartzea helburu dutenak. Distraigarri egokien diseinua garrantzitsua itema egokia izan dadin. Zehatzago, distraigarri bat egokia dela irizten da honako baldintza hauek btetzen badira:
- subjektu kopuru minimo baten erantzuna izan behar da;
- item bereko beste distraigarrien probabilitate berdina izan behar du;
- distraigarria aukeratu dutenen puntuazio totala txikiagoa izan behar da erantzun zuzena aukeratu dutenen puntuazioa baino;
- diskriminazio negatiboa izan behar du: zenbat eta puntuazio txikiagoa izan, orduan eta maizago erantzun behar da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, distractor; gaztelaniaz, distractor.
Loturiko artikuluak
Test-birtesta (psikometria)Psikometrian, test-birtesta test edo beste neurketa-tresna baten fidagarritasuna edo errepikakortasuna (neurketa-tresna batek denboran zehar neurketa homogeneoak jasotzeko duen ahalmena) neurtzeko metodo bat da,1 subjektu berdinei test berdina bi…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea, estatistika deskriptiboa edo estatistika deduktiboa lagin bateko informazioa laburbiltzen duten diagramak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra…
Forma paraleloak (psikometria)Psikometrian, eta bereziki testen fidagarritasunari buruz, forma paraleloak edo forma baliokideak testa osatzen duten bateko bi galdera multzo dira, galdera komunik gabe, eta haiek osatzen duten testa bezalatsu,…