Disrupzioa sistema batean elementu edo fenomeno berri batek sorrarazten duen aldaketa sakona da, sistemaren ohiko funtzionamendua eraldatzen duena, sistema zaharreko inertzia etenez eta elementuen arteko oreka kolokan jarriz. Disrupzioa eragiten duen aldaketa disruptiboa dela esaten da. Bereziki arlo teknologikoan erabiltzen den terminoa da, teknologia, produktu edo metodologia berri batek enpresa, merkatu edo gizarte batean sorrarazten duen erabateko aldaketa aipatzeko (ikus, teknologia disruptiboa). Arlo horretan adiera positiboan erabiltzen da gainera, berrikuntza batek dakarren hazkunde potentzial handia izendatzeko. Adibidez, telefono adimentsuen zabalkuntza guztiz disruptiboa izan zen bizimoduetan XXI. mendearen hasieratik, komunikaziorako eta bide batez kontsumorako eta aisialdirako modu berriak zabalduz. Beste arlo batzuetan ere erabil daiteke; adibidez, alderdi politiko berri bat disruptiboa izan daiteke, herrialde bateko eremu politikoaren ohiko arauak eta diskurtsoak aldatzen dituenean. Pertsonak ere disruptiboak izan daitezke talde batean, gehienetan zentzu negatiboan, taldeko ohiko jokabidea eta jarduera eten eta aldatzen dituztenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, disruption.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Teknologia inbasiboaTeknologia inbasibo esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, medikuntzan, azaletik edo ahotik edo beste zulo batetik gorputz barnera sartuz garatzen diren prozedura esperimental, diagnostiko edo terapeutikoak dira;…
Teknologia disruptiboaTeknologia disruptiboa edo berrikuntza disruptiboa dagokion aplikazio eremuan erabiltzen diren beste teknologia gehienak epe laburrera zaharkituta uzten dituen teknologia da. Adibide garbiena smartphone edo telefono adimenduna izan zen,…