Agian, prezio-diskriminazioa bilatzen ari zinen.
Diskriminazioa, tratu diskriminatzailea, trataera diskriminatzailea pertsona edo gizatalde bati gizartean orokorrean edo arlo jakin batean ematen tratu berezia da, haren genero, itxura, desgaitasun, hizkuntza edo beste ezaugarri sozial batengandik. Diskriminazioa negatiboa edo bereizkeria izan daiteke, diskriminatzen den pertsona edo taldearen kaltetan gertatzen denean, zein diskriminazio positiboa, pertsona edo gizatalde horrek pairatzen dituen beste diskriminazio negatiboak, esklusioa edo bazterketa, ezabatu edo arindu asmoz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Prezio-diskriminazioaPrezio-diskriminazioa dagoela esaten da enpresa batek prezio desberdinak ezartzen dituenean produktu bat saltzean, kontsumitzailaren arabera edo kontsumitzaileak erosten duen kopuruaren arabera. Enpresak prezio altuagoa jartzen duenean, eta horrela…
FaboritismoaFaboritismoa erakunde edo gizarte egoera batean pertsona jakin batzuei ematen zaien tratu pribilegiatu, positibo edo aldekoa da, horretarako merezimendu edo justifikaziorik gabe, besteei ematen zaienarekin alderaturik. Tratu diskriminatorioaren…