Disko gogorra edo disko gogorreko unitatea biltegiratze-unitate informatikoa da, datuak era magnetikoan modu iraunkorrean, ordenagailua itzalita dagoenean ere, gordetzen dituena disko itxurako gailu batean. Esan liteke ordenagailuaren epe luzeko memoria-gailua dela. Disko horrek biratzen duenean, buru irakurle batek datuak bertan idatzi, datuak gordetzeko, eta irakurri, datuak berreskuratzeko, egiten dituena. Ordenagailuetan erabiltzen da bereziki, eta bertan gordetzen dira sistema eragilea, aplikazioak eta erabiltzailearen fitxategiak; ordenagailuak disko gogorreko elementuren bat behar duenean, handik hartu eta epe laburreko RAM memoriara eramaten da, nondik datuak prozesatu egiten diren. Ordenagailu pertsonalek barruan sartu, kableatu eta integraturik daukate disko gogorra, baina kanpoko disko gogorrak ere txertatu daitezke, kanpoko datuak eta fitxategiak, sartu edota barruko datu eta fitxategien kopiak egiteko. Bestelako gailuetan ere erabiltzen da, hala nola bideojoko-kontsola eta kamaretan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hard disk drive (HDD); gaztelaniaz, (unidad de) disco duro, disco rígido.
Loturiko artikuluak
Datu-arazketaDatu-arazketa, datu-garbiketa edo datu-depurazioa datu-multzo batean egon daitezkeen akatsak zuzendu eta, zuzendu ezin diren kasuetan, ezabatzeko prozesua da. Akatsez gainera, datu-arazketak bikoiztasun edo errepikapenak ezabatu eta osatu gabeko…
Datu bigunakDatu bigunak elkarrizketa, testigantza, jarrera-inkesta edo izaera subjektibo nabarmena duen lehen mailako iturrien bidez jasotako datuak eta informazioak dira, eta, beraz, zuzeneko behaketaren bidez bildutako datuen fidagarritasuna ez…
Sexu gogorraSexu gogorra sexu praktika estereotipatuak, bereziki porno iruditeriatik eratorriak, izendatzeko erabili ohi den esamoldea da. Estereotipo horretan gizon batzuek emakumeei buruz duten irudi sexualizatuak, sexistak eta patriarkalak nabarmentzen…