Agian direktorioaren bibliografia-adiera bilatzen ari zinen.
Informatikan, direktorioak ordenagailuan eta hari loturiko gailuetan gordetako fitxategiak eta datuak antolatu eta sailkatzeko nahiz fitxategi horietara iristeko erabiltzen diren atalak dira, fitxategi haietako ezaugarriak ere jasotzen dituztenak. Direktorio nagusi batetik abiatuta, horren azpian dauden beste direktorio batzuk (azpidirektorioak) bereizten dira, eta haietatik beste direktorio batzuk, azkenean zuhaitz erako egitura bat osatuz.
Direktorio baten helbidea edo izena direktorio horretara iristeko jarraitu behar den direktorio edo adarren multzoa da:
- Windows sistema eragileetan, hau da direktorio baten helbidearen adibide bat:
c:\windows\josemari\gizapedia
- Linux sistemetan berriz, honela zehazten da:
/usr/bin/mozilla-firefox
Loturiko artikuluak
Tabuladorea (informatika)Informatikan, tabuladorea testu-prozesadore batean marjinak lerroan zehar tarteka uzteko funtzioa da, maizenik teklatuko TAB teklaren bitartez aktibatzen dena, eta bereziki koadroak eta taulak eratzeko erabiltzen dena. Tabuladoreak eraibli…
Menuak eta azpimenuak (informatika)Erabiltzaile-interfaze batean, menua erabiltzaile batek ordenagailuarekin interakzioan une jakin batean dituen komando edo agindu aukerak agertzen dituen zerrenda bat da, komando haietako bat aukeratzean exekutatu egiten dena. Batzuetan,…
Direktorioak (bibliografia)Agian direktorioa informatikan bilatzen ari zinen. Bibliografian, direktorioak pertsona edo erakundeen zerrenda sistematiko eta ordenatuak dira, haietako bakoitzari buruzko oinarrizko informazioarekin batera.