Hizkuntza arrotzak komunitate batean barneratu direnean, endoglosia tokiko hizkuntza bertan bizi direnen hizkuntza nagusia izaten jarraitzen duenean gertatzen den egoera da. Ikus, gainera Diglosia Endodiglosia

Diglosia eremu geografiko edo sozial batean bi hizkuntza edo gehiago dauden hizkuntza-egoera da, non hizkuntza horiek hierarkia bat duten beraien artean, bat nagusia eta besteak gutxituak izanik (ikus, hizkuntza gutxitua eta hizkuntza maioritarioa). Diglosian hiztunen propio eta berezkoa den eta egunerokoan darabilten ama hizkuntza edo herri-hizkuntza bati beste hizkuntza bat gainjarri, nagusitu eta gailentzen zaio, nagusia den hizkuntza formala, klasikoa, tradizio literario handikoa, jantzia eta prestigioduna izateagatik, eskola, hedabide, gobernu eta bestelako gizarte instituzioen bitartez bultzatuta, jatorrizko hizkuntzaren esparru sozialaren gutxiketa ekarriz. C. Ferguson hizkuntzalariak 1959an asmatutako kontzeptua da, baino horren arabera diglosia hizkuntza bakar bateko aldaerei buruz gertatzen den egoera da; beranduago, 1971an, J. Fishman-ek diglosiaren definizioa zabaldu zuen eta komunitate baten barnean erabat desberdinak diren hizkuntzetarako ere aplikatu zuen (adibidez, Euskal Herrian, euskara eta erderak). Batzuetan, diglosia elebitasunarekin nahasten da, baina diferentzia aski garbia da gehienen iritziz: elebitasuna egoera indibiduala da, gizabanakoari dagokiona, eta diglosia komunitate bati dagokion egoera da, horrek dakartzan inplikazio soziokultural guztiekin.
Euskal Herrian diglosia, Fishman-en adiera zabalean, egoera ohikoa da hainbat eremu geografikoetan, euskara jatorrizko hizkuntza izan arren, erdera hainbat erabilera eremuetan (administrazioan, lantokietan, ...) nagusitu eta erderara jotzen baitute askok eta askok. Horrela, azkenean, aditu eta mintzatu beharraren poderioz, erderak dira nagusitzen diren hizkuntzak, diglosia egoera ekarriz.
Ikus, gainera
Erreferentziak
https://soziolinguistika.eus/files/Mikel%20Zalbide%20Diglosiaren%20purgatorioaz..pdf
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.