Zentzu hertsian, digitalizazioa informazio analogikoa formato digital batera aldatzea da, 0 eta 1 ikurrak baino ez dituen kode batera alegia, informazio hori teknologia informatikoak erabiliz bildu, transmititu eta prozesatzeko. Erakunde mailan, digitalizazioa informazioa bideratzen duten jarduera, harreman eta ataza guztiak informatika eta komunikazio-teknologien bitartez bideratzeko prozesua da. Digitalizazioaren aukera guztiak probestu, produktibitatea gehitu eta orokorrean eraldaketa digitala bideratzeko, erakundeko prozesuen efizientzia gehitzeko ahalbidetuko dituzten lan antolakuntzako aldaketak garatu behar dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Datu-tratamendua (datu-prozesamendua)Agian datu-prozesamendua informazioaren prozesamenduaren adieran bilatzen ari zinen. Datu-tratamendua edo datu-prozesamendua datuak bildu, gorde, kudeatu, antolatu, aztertu, erabili eta komunikatzeko baliabide eta teknika informatikoen multzoa da.
Eraldaketa digitalaEraldaketa digitala edo transformazio digitala (ingelesez, digitalization - ez nahastu digitization terminoarekin- ) erakunde batean digitalizazioa burutuz eta teknologia informatikoak baliatuz estrategiak, programak, proiektuak, metodologiak, jokabideak eta prozesuak…
InformatizazioaInformatizazioa erakunde, jarduera edo sektore ekonomiko batean gailu, sistema eta sare informatikoak txertatzeko prozesua da, informatikak prozesuak modu digitalean garatzeko eskaintzen dituen aukerak probesteko.