Deszentralizazioa edo dezentralizazioa organo edo erakunde zentral edo nazional batek dituen eskumen, atribuzio eta ardurak maila txikiagoko organoetara aldatzea da, hala nola eskualde edo herri mailako organoetara, estatuaren eta administrazio publikoaren efizientzia eta gobernantza hobetu edo besterik gabe herritarrenganako gertuagoko kudeaketa sustatu eta finean demokrazia eta herritarren partehartzea indartze aldera. Adibidez, deszentralizazio ariketa litzateke mendi eta basoen kudeaketa administrazio zentral eta nazional batetik tokiko administrazio edo udalen esku uztea. Deszentralizazio maila desberdinak bereizten dira: arduren dekontzentrazioa, ardurak jasotzen dituzten organoek erabaki-ahalmen mugatua dutenean, delegazioa, autonomia maila handiagoarekin, eta deboluzioa, eskumen osoak beraganatzen direnean, eta eskumenak hartzen dituzten organoek independentzia osoa hartzen dutenean. Nolanahi ere, deszentralizazioak bere helburuak beteko baditu, maila guztietako koordinazioa eta organoen arteko lankidetza ezinbestekoak izango dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Efizientzia ekonomikoa (ekonomia efizientea)Enpresan, efizientzia ekonomikoa edo eraginkortasun ekonomikoa ekoizpen maila bat kostu txikienarekin burutzen denean gertatzen den egoera da. Beraz, efizientzia tekniko edo produktiboan erabilitako baliabideen unitate fisikoak kontuan hartzen…
Efikazia eta efizientziaEfikazia eta efizientzia batera, kasu horretan batzuetan eraginkortasun hitza erabiliz, eta sinonimo gisa erabili ohi diren terminoak dira, erabat kontzeptu desberdinei dagozkien arren. Zerbait edo norbait eraginkorra dela…
Efizientzia teknikoa (teknologia efizientea)Efizientzia tekniko edo produktiboa ekoizpena baliabide (lehengaiak, osagaiak, lana, ...) gutxienak erabiltzen direnean gertatzen den egoera da, baliabide horiek unitate fisikoetan neurtuz. Teknologia efizientea, beste hitzetan esanda, ekoizpen…