Desterritorializazioa ikuspuntu eta dimentsio desberdinak dituen kontzeptua da. Esfera ekonomikoan, kapitalismoak eta horren globalizazioak lurralde muga guztiak gainditzen dituen fenomenoa da, eta ondorioz deslokalizazioak eta beste fenomeno batzuk (hirien lausotzea, ...) eragiten dituena. Esfera kulturalean berriz, postmodernitatean lurrak, auzoak, eskualdeak eta nazioak galdu duen zentzu kulturalari egiten dio erreferentzia, besteak beste esanahirik gabeko espazioak garatuz (ikus, ez-lekuak) eta aldi berean hibridazio kulturala sorraraziz. Deleuze eta Guattari filosofoentzat berriz, desterritorializazioa fenomeno positiboa litzateke, muga gainditze bat, gizabanakoarentzat aukera berriak sortzen dituena. Hirugarren dimentsio batean, desterritorializazioa ziberespazioaren garapenarekin lizateke loturik, mundu errealaren eta birtualaren arteko bereizketarekin alegia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, deterritorialization; gaztelaniaz, desterritorialización.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ez-lekuak (ezlekuak)Ez-lekuak edo ez-tokiak, baita ere ezlekuak edo eztokiak, Marc Augé 1992 urtean asmatutako terminoa da, espazio geografikoan identitaterik, historiarik eta gizarte-loturarik gabeko lekuak izendatzeko (ikus, desterritorializazioa). Augéren arabera,…
Lekuak eta tokiak (antropologia)Gizaki eta gizataldeen ezaugarrietako bat espazioarekin dugun lotura da. Lekuak edo tokiak atxikimendu bereziko espazio-eremuak dira, gizakiengandik esanahia eta zentzua hartu dutenak, haietan bizi edo lan egiteagatik, eta…
TerritorializazioaTerritorializazioa fenomeno edo jarduera sozial edo ekonomiko bat lurraldearen arabera ezaugarri desberdinak agertzea, diferentziazio espaziala sortuz horrela. Oinarrian, territorializazioa lurralde bakoitzeko ezaugarri fisiko eta sozialen ondorioa bada ere,…