Desjudizializazioa ebazpen juridiko edo zigortzaile baten bila epaitegietara bideratu den erakundeen arteko desadostasun edo gizarte arazo edo gatazka bat, eremu politiko, sozial edo ekonomikoetan, elkarrizketaz, negoziazioaz eta kontsentsuz ebaztea da. Horren helburuak dira gatazka batek ekar ditzakeen gizarte hausturak eta zatiketak saihestu, eta inplikatutako pertsonen gizarteratzea eta integrazioa eta gizarte kohesioa sustatzea. Desjudizializazioaren adibideak dira gazte delitugileekin batzuetan arrakastatsu suertatu diren insertzio-politikak, zigorretik haratago, gaztearen onbideratzea eta gizarte integrazioa bilatzen dituztenak.
Loturiko artikuluak
Gizarte dinamikaGizarte dinamika gizarte erakuntza-, garapen- eta aldaketa-prozesuak biltzen dituen ikuspegi soziologikoa da, gizarte subjektu eta eragileen arteko gizarte-harremanak aintzat hartzen dituena, bai eta ingurunearekikoak ere, prozesu horien eragile…
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…