Demos (antzinako grezierazko δῆμος hitzetik, "herri", "jende", deh- aitzinindoeuroperazko errotik, "mugatu, zatitu") politikari buruzko literatura akademikoan maiz erabiltzen den terminoa da, subjektu politiko subiranoa adierazteko, komunitate politiko gisa eratu eta instituzio politiko propioak osatzeko ahalmena eta legitimiatea duena. Termino horretatik eratzen da demokrazia hitza, literalki demos edo herriaren gobernua adierazten duena.
Loturiko artikuluak
Geopolitika (definizioa)Geopolitika estatuek lurraldeetan, haietako baliabideetan eta bertako populazioetan bilatzen dituzten eragina, kontrola eta menpekotasuna lortze aldera garatzen den politika da, politika horren ondorioz beste estatuekin sorrarazten diren lehiak…
Gobernua (definizioa)Gobernua (latinezko gubernare hitzetik, "ontzi bat gidatu") estatua eta horren administrazio pubikoa zuzendu eta kudeatu egiten dituen agintaritza da. Zabalean botere legegilea, judiziala eta exekutiboa biltzen ditu, baina…
Posibilismoa (politika)Politikan, posibilismoa sistema politiko edo ordena sozial batek eskaintzen dituen aukerak, zirrikituak, posibilitateak alegia, aprobetxatu behar direla aldezten duen duen joera politikoa da, erreforma politikoak egin edo azkenean…