Intelektual organikoa Antonio Gramsci filosofoak asmatutako terminoa da, gizarte klase edo kolektibo baten diskurtsoa osatu, artikulatu eta bateratu egiten duen lider intelektuala izendatzeko, eta beraz finean klase horren…
GizapediaDemokrazia organikoa erregimen frankistak herritarren partaidetza bideratu eta kontrolatzeko garatu zuen eredu politikoa izan zen, gizartearen atal naturaltzat familia, lana eta herria harturik, alderdi politikoak eta ordezkaritza bidezko demokrazia liberala ukatu eta buruzagitza autoritario baten mendean atal natural horiek kudeatzen zituzten erakundeak garatu zituena, hala nola sindikatu bertikala lanaren arloan, finean alegiazkoa edo faltsua zen herritarren partaidetza sustatzen zela ikusarazteko. Terminoa erregimen frankistan erabili zen bereziki baina ideologia faxistako estatuetan garatutako eredua izan zen, bereziki Italian, Benito Mussoliniren diktadurapean. Espainian, demokrazia organikoa Erresumaren Funtsezko Legeen bitartez gauzatu zen, Lanaren Forua, Gorteen Lege Osagarria, Espainiarren Forua eta Estatuaren Lege Organikoa barne hartzen zituena besteak beste.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, democracia orgánica, Ikusmira webgunean.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.