Delphi metodoa hainbat adituk gai jakin bati buruz emandako iritzietan oinarrituz kontsentsuzko informazioa jasotzeko prospektibarako prozedura da. Prozeduaren ezaugarri nagusiak dira iritziak txanda batzuetan zehar jasotzea (hiru, gehienetan), iritzi-txanda batetik bestera aditu bakoitzari ematen zaion feedback-a, iritzi guztien berri emanez, kontsentsuaren bilaketa eta adituen anonimotasuna. Bereziki etorkizuneko erabaki, politika eta estrategiak zehazteko erabili izan da, etorkizuneko eszenatokiak eratzeko, iraganeko datuek etorkizunari buruz informaziorik ematen ez dutenean edota informazio hori beste era batera eskuratzea konplexua, eta maiz ezinezkoa, denean.
Izenak Antzinako Greziako Delfoseko orakuluari egiten dio erreferentzia. 1951 urtean garatu zuten Norman Dalkey matematikariak and Olaf Helmer futurologoak RAND Corporation erakundearentzat (metodoa sekretu militarra izateagatik 1963 urtera arte plazaratu ez bazen ere), toki jakin batean bonbaketa eraginkor bat burutzeko zenbat jaurtiki behar ziren zehaztu nahian.
Loturiko artikuluak
Eszenatokiak (prospektiba)Agian, arte eszenikoen testuinguruan, agertokiari buruz bilatzen ari zinen. Prospektiban, eszenatoki, eszenario edo agertokia estatu, eskualde, erakunde edo orokorrean sistema batean elkar loturik dauden aldagaiei buruzko aurresan-multzo egituratu…
Aurresanak (predikzioak)Aurresana edo predikzioa geroko gertaera edo bilakaera bati buruz arrazionalki egiten den proposizioa da. Aurresanak egiteko teknika bi sailetan banatzen dira bereziki: teknika kuantitatiboak, gehienetan estatistikan oinarrituak, eta…
Prospektiba (antizipazio estrategikoa)Prospektiba (ingelesez, foresight), batzuetan etorkizuneko ikerketa (ingelesez, future studies) edo antizipazio estrategikoa (strategic foresight) ere deitua, epe luzera zientzian, teknologian, ekonomian eta gizartean izango diren aldaketak eta bilakaerak modu…