
Fran Angelicoren Deikundeetako bat. 1437-1446.
Deikundea Ebanjelioetan eta Koranean kontatzen den pasarte bat da, non Gabriel aingeruak Mariari Jesus Nazaretekoaren ama izango dela jakinarazten dion, birjintasuna atxikiz eta Jainkoaren eraginez. Ohiko eszena piktorikoa izan da artearen historian. Eszenaren ohiko ikonografian, Deikundea etxe batean, gela baten barruan edo patio batean, irudikatzen da, Maria Birjina eserita edo belauniko dagoela, eta aingerua ezkerretik heltzen dela.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Anunciación.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Efektismoa (artea)Artean, efektismoa artistak elementu, ezaugarri edo berezigarri batzuk islatu eta nabarmentzeko duen asmo, joera eta trebetasuna da, ikuslearengan zirrara eta bestelako emozio biziak sortze aldera. Batzuetan adiera gaitzesgarrian…
Caritas romanaArtean, caritas romana (literalki, "erromatar karitatea") maiz irudikatu den ikonografia piktorikoa da, antzinako kondaira batean oinarrituta, non emakume gazte bat agure bati bularra ematen dion. Kondairaren arabera, Cimo…