Transakzio, elkartruke edo trukaketa ekonomikoak (latinezko transactio hitzetik, "hitzarmena, ituna") pertsona fisiko edo juridiko bien arteko egitate ekonomikoa dira, non prezio bat ordainduz ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzen diren. Transakzio guztietan, beraz, prestazioa eta kontraprestazioa daude, ordaina eta saria alegia. Transakzio ekonomikoen artean, transakzio komertzialak (salerosketak, funtsean) eta finantza-transakzioak (mailegu bat, esaterako) bereizten dira (ikus, gainera, broker).
Zentzu hertsian, transakzioa elkartrukea egitea adostu den unean gertatzen da, eta ez ordainketa gertatu denean. Beraz, sortzapen printzipioaren arabera, eragiketen idazpena transakzioa gertatu den unean jaso behar dira, eta ez ordainketa unean edo dirua kobratzen denean. Transakzioetan hirugarren pertsonek ere har dezakete parte, bitartekari moduan (komisio bat kobratuz gehienetan), ordainketa bideratuz eta egiaztatuz edo tondasun eta zeerbitzu horiek jasoz, horiek ordaindu ez baditu ere.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…