Dedukzioa egiazkotzat hartzen diren proposizio edo axioma batzuetatik, inferentzia erregela logikoak erabiliz, egiazkoak diren proposizio berriak eratzeko arrazoibidea da. Maiz, dedukzioa indukzio izeneko prozesuaren kontrakarrean aipatzen da, non proposizio orokorrak kasu partikularren azterketatik eratortzen diren. Hain zuzen ere, deduzkioa eta indukzioa alderatzeko, baieztatu ohi da indukzioa partikular edo zehatza den horretatik orokorrak diren konklusioak ateratzeko prozesua dela, dedukzioa orokorra denetik, konklusio partikularrak ateratzean datzan bitartean; adibide gisa, txakur indibidualak aztertuta, haiek guztiek lau hanka dituztela ikusita, indukzioz txakur guztiek lau hanka dituztela erator daiteke konklusio orokor gisa; berriz, dedukzioz, txakurrek lau hanka dituztela dioen proposizio orokorretik abiaturik; Aneren txakurrak zenbat hanka dituen galdetuta, txakurra denez lau dituela erantzun beharko genuke, konklusio partikular gisa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Metodo hipotetiko-deduktiboaMetodo hipotetiko-deduktiboa edo hipotetiko-deduktibismoa lege eta teoria zientifikoak eratzeko metodo bat da, XVI. mendean Galileo Galilei-k (1564-1642) proposaturikoa. Guztiz onartutako metodo zientifikoa da, hainbat teoria zientifiko eratzeko balio…
Indukzioa (metodo induktiboa)Indukzioa edo metodo induktiboa arrazoibide mota bat da da, kasu partikularren behaketaz eta orokorrean esperientziatik errealitateari buruzko konklusio orokorrak eratzen dituena. Maiz, dedukzioaren kontrakarrean aipatzen den metodoa da,…