Cánovas arantzela


KategoriakHistoria

Cánovas arantzela Espainian 1891 urtean ezarritako muga-zerga berria izan zen, Espainiako presidente zen Antonio Cánovas del Castillok sustatua. Horen helburua industria nazionalak kanpoko produktuen aurka babestea zen,  bereziki siderurgia eta ehungintza sektoreetan, eta baita nekazaritzan ere. Arantzela Espainiako industria-enpresariek proposatuta onartu zen; enpresaburu industrialek beren produktuen kanpoko lehiarik gabe prezioa igo nahi zuten beren irabaziak handitzeko,  eta nekazaritza-produktuei dagokienez, gariaren inportazio masiboari aurre egiteko. Muga-zerga berriak bere helburuak lortu zituen, inplikatutako industria-sektoreei mesede eginez, baina kontsumitzaileei prezioak igotzearen kontura; baina aldi berean, Erresuma Batuarekiko eta Frantziarekiko harreman diplomatikoetan eragin negatiboa izan zuen.

193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.