Orokorrean, bulkada subjektu batek duen berehalako eta berezko motibazio, erreakzio edo jokabidea da, arrazoitik hausnartu gabea eta gizakiaren oinarriko beharrek sorrarazitakoa, hala nola gosea, egarria, sexua eta loa. Psikologian eta psikoanalisian berriz, bulkada termino zehazgabea da eta bi adiera izan ditzake: instintua izan daiteke, berezkoa eta espezieko gizaki guztiontzat komuna eta derrigorrez asetu beharrekoa, eta pultsioa, jatorrian sexualitatearekin lotua eta beraz komuna subjektu guztiengan baina era desberdinetara moldatzen dena subjektu batetik bestera, hura asetuz, sublimatuz nahiz erreprimituz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, impulso.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
PultsioakPultsioa barneko estimulu edo bulkada da, bereziki sexualitatearekin lotua. Sigmund Freudek asmatu eta garatutako kontzeptua da, Trieb alemanierazko hitza baliatuz (euskaraz, bulkada), eta psikoanalisiaren oinarrizko kontzeptuetako bat, baino…
InstintuaInstintua edo sena espezie biologiko bakoitzaren portaera-joera hereditarioa da, ikasten ez dena, komuna espezieko indibiduo guztiontzat, estimulu jakinen aurrean erantzun jakinak eragiten dituena. Instintuarekin loturik dagoena instintiboa dela…
KonpultsioaKonpultsioa subjektu batek sentitzen duen bulkada irrazional eta aldi berean saihestezina da, desegokia eta kaltegarria dela jakin arren, aurrera eramaten duena, portaera konpultsiboak ez burutzeak egonezina eta antsietateak…