Boto zurtza haien ideia politikoak espektro politikoko inongo alderdi edo aukera politikotan ordezkaturik ikusten ez dituzten boto-emaileen multzoa da. Boto zurtza abstentziora eta gertuen dagoen aukera politikora joatea da ohikoena, azken kasuan boto baliagarria emanez. Aldi berean, alderdi politiko berri batentzako aukera izan daiteke, abstentziora joandako botoak, diskurtso politiko berritzailea osatzen badu betiere.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
DemoskopiaDemoskopia herritarren iritziak ezagutzeko inkesten eraketa eta horien azterketa da. 1930eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan sortutako diziplina da, gero Europara zabaldu zena. Demoskopiako ikerketak eskatzen dituzten erakundeen artean…
Boto baliagarriaBoto baliagarria edo boto estrategikoa garaile ateratzeko aukera txikiak dituelakoan berezko aukera politikoa baztertuz, irabazteko aukera handiagoak dituen gertuko aukera politiko baten aldeko botoa da. Abstentziora joan ohi diren…
Beldurraren botoaBeldurraren botoa edo beldurrezko botoa hauteskunde eta erreferendumetan boto emaileen sektore batek eraldatzaile, ziurgabe eta arriskutsutzat hartzen dituzten aukera politikoen aurka botoa aldatzearen fenomenoa da, aukera politiko horiek bozketa…