Boterea pertsonen jokabidea bideratu eta inposatzeko gizartean eratzen diren harremanen multzoa da, dominazioan eta mendekotasunean oinarritzen direnak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, power; gaztelaniaz, poder; frantsesez, pouvoir.
Ikus, gainera
Aipua
Norbert Lechner “[..]boterea larruazalaren azpitik kokatu eta garatzen da. Eguneroko jokabidearen gainean dihardu (muturrean, gorputzaren gainean). Faktikoaren indar normatiboa horretan datza: kontzientzia interpelatzen ez duen errealitatearen ordenamendu bat".
Loturiko artikuluak
Merkatu-botereaEkonomian, enpresa baten merkatu-boterea edo merkatu-indarra merkatuak berak erabakitako prezioak jartzeko duen ahalmena da. Monopolioa da enpresa bati merkatu-boterea handiena ematen dion merkatu-egitura. Konkurrentzia askean enpresek ez dute…
Agintea (aginpidea)Agintea, aginpidea edo autoritatea boterea gauzatu eta exekutatzeko ahalmena eta indarra da. Ahalmen hori eraginkorra eta iraunkorra izan dadin gizarte batean, legitimitatea behar du. Max Weber filosofoaren arabera,…
Botere-harremanaBotere-harremana botereak subjektuen arteko harreman edo erlazio gisa nabarmentzen duen esamoldea da. Ikuspuntu horretatik, beraz, boterea subjektuen artean garatzen da, beste subjektu batek bilatzen duen jokabidea edo pentsamendua…