Botere faktikoak edo botere faktualak gizarte bateko erakunde politikoetatik kanpo politikan eragiten duten talde eta erakundeen multzoa da, gobernua kontrolatuz, gehienetan status quoa defendatuz. Horien eragina de facto gertatzen da (eta hortik faktiko izenondoa) eta ez de iure, legeak ezarritakoaren arabera. Botere faktikotzat hartzen dira banka, Eliza Katolikoa (hura nagusi den herrialdeetan), armada eta masa-hedabideak, azken hauek laugarren botere izenpean.
Loturiko artikuluak
Botere-sistemaBotere-sistema subjektu, erakunde, diskurtso eta mekanismo sozialen multzo bat da, oro har klase eta erakunde boteretsuen interesarekin, kontrolarekin eta hertsadurarekin lotuta dagoena, sistemaren beraren egonkortasuna lortzeko eratzen dena,…
Botere publikoakBotere publikoak estatu bat osatzen duten botere legegilea, exekutiboa edo betearazlea eta judiziala dira. Max Weberen arabera berriz, botere publikoak estatu batek dituen botereen multzoa da, estatu batek…
KontrabotereaKontraboterea estatuaren boterearen ondoan, gehienetan hura kontrolatuz edo haren aurka, jarduten duen botere faktikoa da. Kontraboterearen ohiko eragileak dira hedabideak, elite ekonomikoak eta gizarte-mugimenduak. Kontrabotereek demokraziaren oinarriak kolokan…