Bonuak edo *bonoak epe laburrera, bereziki bi urtetik bost urterako epemugarekin, bereziki enpresa handiek eta estatuek euren jarduerak finantzatzeko kopuru handitan, jesapenak osatuz, jaulkitzen dituzten zor-tituluak dira, eskuratzen duenari bonuaren nominala gehi interesak jasotzeko eskubidea ematen diona. Batzuetan, bonoa esaten zaio ere epe luzera jaulkitzen diren tituluei, baina kasu horretan maizago erabiltzen da obligazio terminoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bonds.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Berandutza (finantzak)Finantzetan, berandutza, berandutzea edo atzerapena obligazio finantzario bat, mailegu baten kuoten ordainketa adibidez, behar den epean, epemuga iritsita alegia, ez betetzea da. Orokorrean, zorra ordaintzeko berandutzak interes gehigarrien…
Jaulkipena (finantzak)Ekonomian, jaulkipena estatu, erakunde edo enpresa batek, jaulkitzaile izenekoak, balore-tituluak (akzioak, bonoak, jesapenak, ...) plazaratzea da, partikularrek edo finantza-entitateek balore-titulu horiek harpidetu (erosi edo eskuratu), despoltsapen baten trukean,…
Epemuga (mugaeguna)Epemuga edo mugaeguna zor bat itzultzeko denbora da. Epemuga-datan, zorraren zenbateko osoak kitatuta behar du izan, eta beraz hortik aurrera zorrak ez du interesik sortuko. Adibidez, mailegu baten…