Harreman politikoetan, boikota agente batek beste batekin dituen harreman politiko, ekonomiko eta sozialak hautsi eta agente hori isolatzea da, boikotatzen denari presio eragin eta boikotatzaile edo boikot egiten duenaren eskaerak eta baldintzak onar ditzan. Halaber, boikota ohikoa da enpresariaren aurka borrokan diharduten langileen artean enpresariaren aurka (adibidez, enpresariak ekoitzen dituen produktuak ez erosteko deia eginez) eta gizarte zibileko sektore baten baitan boteredun eragile baten aurka. Orokorrean boikota legezkoa den arren, legeak muturreraino eramaten ditu, boikotatzen den eragilearen jokabidea aldarazteko. Batzuen arabera ordea, konspirazioarekin loturiko jokabidea da, eta beraz gaitzesgarria; beste batzuentzat berriz, aktibismoren zilegizko tresna da, desobedientzia zibilaren parekoa. Boikot terminoa XIX. mendearen bukaeran Irlandako lurjabe handi baten aurka nekazariek aurrera eraman zituzten protestetatik dator, Boycott izeneko lur administratzaileak haien erreibindikazioei muzin eginda, nekazariek hari deus ere ez saltzea zein ez erostea erabaki zutelarik, presio-neurri gisa. Gerora, maiz erabilitako protesta modua izan da; adibidez, Mahātmā Gandhik ingeles produktuei boikota egiteko deia aldarrikatu zuen 1915ean ingeles kolonialismoaren aurka; azkenean 1947an eskuratu zuen Indiak Britaniar Inperiotik independentzia.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
AktibismoaAktibismoa pertsonek eta taldeek arazo sozialen inguruan egiten duten ekintza politikoa da, gizarte mugimendu baten baitan edo Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez. Gehienetan gizartean kezka eragin baina gobernuek behar…