Biztanleriaren egiturak edo populazioaren egiturak, egitura demografikoa ere deitua, aldagai jakin bati buruz ezarri diren kategorien arabera biztanleria edo populazioa nola banatzen den azalarazten du. Bi motako egiturak eratzen dira gehinetean: egitura demografikoa, adinaren, sexuaren eta beste parametro demografikoen arabera populazioa nola banatzen den azaltzen duena (ohikoan adin-piramidearen bitartez irudikatzen dena), eta egitura profesionala, populazioa banaketa sexuaren, lanbidearen eta sektorearen arabera banatzen duena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estructura de la población.
Loturiko artikuluak
Egitura geologikoakEgitura geologikoak lurrazalean zehar arroka eta haiek osatzen dituzten geruzen kokapenaren eta orientazioaren egiturak edo antolaerak dira, eragile tektonikoek aro geologikoetan zehar eragindako deformazioek eragindakoak, hala nola geruzak,…
Narrazio-egituraNarrazio-egitura edo egitura narratiboa literatura lan batean kontatzen diren gertaera eta egitateen sekuentzia da, lan horretan kontatu edo azaltzen diren ordenan. Sekuentzia horretan gertaera eta egitate horiek agertzen…
Soldata-egituraSoldata-egitura enpresa batek langile talde ezberdinei ordaintzen dizkien soldaten osagaien multzoa da, bereziki zati finkoa eta aldakorrak bereiziz eta osagarriak zehaztuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, wage structure; gaztelaniaz, estructura…